IMH sariak 16. edizioa (2018)

Banakako Sariak

IKASLE OHI AIPAGARRIAk 2018ko Ikasle ohi aipagarriak, egindako ibilbide profesional eredugarriagatik.

JON LARRAÑAGA URDALLETA. Azpeitiarra. LARRA MEKANIZATUAK-eko CEO

  • IMHn Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazioko Heziketa Zikloa ikasi zuen. Makinetan lan egitetik, produkzioaren kudeaketara pasa zen eta azkenik jubilatzera ziren enpresa txiki bateko jabeei enpresa erosi eta lau urte daramatza erronka berriarekin. Ekintzailetza, kemena, bere buruan sinistu eta oztopo guztien gainetik ametsari eustea saritu nahi izan dizkiogu.
  • SARIA: Makina Erremintaren Museoko "Besarkada” oroigarria eta talaso-gastronomikoaren bonua bi laguntzentzat.

 

GORKA OREGI ERRASTI. Elorriotarra. MEK-GROUPeko Ingeniaritza eta Plangintza arduraduna.

  • IMHn Mekatronika Industrialaren Heziketa Zikloa ikasi zuen. Ateak zabaldu zizkiolakoan Ingeniaritza Duala ere egin zuen, MEK-Group-erekin batera hazi da profesionalki, berrikuntza proiektu aurreratuetan lan egiten. Berrikuntza, lidergoa eta ondo egindako lanaren balioak aitortu nahi izan dizkiogu.
  • SARIA: Makina Erremintaren Museoko "Besarkada” oroigarria eta talaso-gastronomikoaren bonua bi laguntzentzat.

 

2018KO IKASLE AIPAGARRIA: MAITANE ALBERDI MENDEZ.

  • Azkoitiarra. ALTEYCO-n egin du heziketa ziklo duala.
  • Ikasi duen zikloa: Goi-mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua.
  • Batez-besteko nota: 9.64
  • Saria: Plaka, 300 eurotako poltsa.

 

2018KO IKASLE ELGOIBARTAR AIPAGARRIA: ENEKO RUBIO RAMIREZ

  • Ikasi duen zikloa: Erdi-mailako Lan mantentze elektromekanikoa
  • Batez-besteko nota: 8
  • Lantokiko Prestakuntza: MTE.
  • Saria: Elgoibarko Udalaren oroigarria, eta 300 eurotako poltsa.
  • Oroigarria Ane Beitia alkateak eman dio.

 

SKILLS AIPAMENAK. 2017-18 ikasturtean Euskoskills - lanbide heziketako olinpiadetan parte hartu duten ikasleak

  • CAD proban, Mikel Pascual, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ziklokoa.
  • CNC TORNEATZE proban, Iker Bizente eta Markel Iturria, Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioko ziklokoa.
  • CNC FRESATZE proban, Jon Peña, Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioko ziklokoa.
  • Irakasle antolatzaile eta laguntzaileak: Igor Larrañaga, Joxean Erostarbe, Jon Egaña, Imanol Iturria, Imanol Gastañares.

 

Erronka-balioen Sariak

ERRONKEn bidez ikasteak badu eragina ikasleengan: Batzuen kasuan lortu duten erronkaren emaitza bikaina izan da; besteetan, talde-lana izan da aipagarria, eta jarreretan eta esfortzuan izandako bilakaera nabarmenagatik ere. Ziklo bakoitzeko irakasle taldeek erabaki dute aurtengo erronka eta balioen sariak nortzuk eskuratu dituzten. Ziklo bakoitzak 300 euroko poltsa eskuratuko du.

ERDI-MAILAKO MEKANIZAZIOA
Julen Cuesta Alberdi, Jokin Arroyo Fernandez, Aimar Arreitunaindia Lazkano. Saria HoffmannGroup-eko ordezkariak eman die.

ERDI-MAILAKO LAN MANTENTZE ELEKTROMEKANIKOA
Jorge Herrán Alonso, Imanol Etxaniz Eizagirre, Eneko Rubio Ramirez, Aritz Arzallus Beobide. Saria ILS eta Berkoa-ko ordezkariek eman diete

GOI-MAILAKO Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
Maitane Alberdi Mendez, Mara Iriarte Acilona, Oihana Zuazolazigorraga Larrañaga, Mikel Pascual Hernandez, Juan Mari Hidalgo Gallardo. Saria Pixel Sistemas-eko ordezkariak eman die.

GOI-MAILAKO Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
Maria Aranberri Sarasua, Jon Etxaniz Eizagirre, Xabier Urrestlla Erkizia, Gontzal Esnal Sanchez. Saria Sarralle-eko ordezkariak eman die.

GOI-MAILAKO Mekatronika Industriala.
Oier Elortza Abaunz, Beñat Lizarralde Ipiña, Mikel Sanchez Padilla. Saria DanobatGroup-eko ordezkariak eman die.

IMHk biziki eskertu nahi du 16IMHSARIEN enpresa BABESLE (DANOBATGROUP, DENATEK, FAGOR ARRASATE, GRUPOWEC, HOFFMANN GROUP, GRUPO SARRALLE, PIXEL SISTEMAS, ROYME, LANBIDE, SPRI)  eta KOLABORATZAILEEN* parte hartzea, zuei esker egin ahal izan baitugu aurtengo Sari banaketa bikaina!

 

Enpresa kolaboratzaileak:

Agme, Alcorta Forging Group, Berkoa, Bronymec, Codesyntax, DPH, Ecenarro, Engranajes Grindel, Etxe-Tar, Fagor Automation, Gurutzpe, Harmonic Drive, Ibarmia, ILS, Juaristi, Laip, Laubermeka, Manufacturas Hepyc, Mapfre Ermua, Maza, Ojmar, Ona Electroerosión, Pampo, Ricoh, Tecnomeca, Txorierri Politeknikoa, Urkotronik