Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa

Goi mailako Heziketa Zikloa

Profil profesionala:

Ikasketa hauekin enpresa fabrikatzaileetako produkzioa planifikatzen, programatzen eta kontrolatzen ikasiko duzu: CNC makinetan nahiz makina konbentzionaletan mekanizaziorako operazio prozesuak lantzen ikasiko duzu, mekanizazioari, konformazioari eta muntaketari dagozkion sistema automatizatuak programatzearekin batera. Ezagutza teknikoez gain, lan-munduan zure gaitasun eta baliabideak hobeto ezagutzeko eta talde-lanean lan egiteko prestatuko zaitugu. Horrek guztiak hainbat sektoreko enpresa industrialetan lanean hasteko ateak zabalduko dizkizu edota, ikasten jarraitu nahi izanez gero, espezializaziorako ikasketak egiteko nahiz unibertsitate mailako ikasketak egiteko bidea zabalduko dizu.

 

 

Ikasketa-plana

D (euskera) eta A (gazteleraz) hizkuntza ereduak

1. Maila: Orduak
Interpretazio grafikoa 132
Mekanizazio, konformazio eta muntaia-prozesuen definizioa 231
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea 198
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 165
Produktuen egiaztapena 165
Lan-prestakuntza eta orientazioa 99
2. Maila: Orduak
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 240
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) 40
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 100
Produkzioaren programazioa 120
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua 50
Ingeles teknikoa 40
Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Lantokiko prestakuntza 360

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Zikloaren garapenean zehar baliatzen den metodologia erronketan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.

Irteera profesionalak

  • Mekanizazio prozesuen teknikaria
  • Produkzioa planifikatzeko teknikaria
  • Makina eta sistemak programatzeko teknikaria
  • Kalitate kontroleko teknikaria

Ikasten jarraitzeko aukerak

  • Espezializazioa: Abiadura altuko eta errendimendu altuko material berezien mekanizazio aurreratua
  • Espezializazioa: Fabrikazio aditiboa
  • Berrikuntzarako Ingeniaritza Gradu Duala
  • Bestelako unibertsitate mailako ikasketak

iZEN EMATEA