Prozesu eta produktuen berrikuntza eta hobekuntza

Prozesuen eremuan

Gure saiakuntza-bankuan prozesu erabat berritzaileak planteatu, diseinatu eta probatzen lagun zaitzakegu. Aurre ikerketa ere egin dezakezu, beharrezkoak diren probak barne, alternatiba murriztu, makinak moldatu, etab. berriaren eraginkortasuna eta egonkortasuna baieztatzeko.

Hortaz gain, zure produktua ekoizteko makina egokiari buruzko makina-erreminta fabrikatzaileen ikuspuntua eman ahal izango dizugu.

Ondorengoak dira lantzen ditugun arloak:

  • Fabrikazio Mekanikoa
  • Materialak
  • Diseinua
  • Automatizazioa
  • Instrumentazio eta kontrola
  • Forjaketa

Produktuen eremuan

Produktuen berrikuntzan dinamizatu eta laguntzen dizugu, gure ikuspegi teknikoa, teknologikoa, produktiboaren ekarpena eginez eta sormena sustatzeko eta produktuen analisia egiteko erremintak zure esku ipiniz.