Zure Garapen Agentziatik eskualdeko lehiakortasuna hobetu nahi duzu?

2016/09/23 00:00:00 GMT+2
IRAURGI BERRITZENeko Begoña Beobidek eskualdearen lehiakortasuna garatu eta hobetzeko proiektua azaldu digu BIDEO honetan

Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko. 2016 diru laguntzen epea zabalik urriaren 14 arte. Ikusi deialdia...

  • IMHk zure beharra proiektu bihurtu eta laguntza eskatzen lagun diezazuke. Harremanetarako: 943744132 (Leire Alberdi) leire[abildua]imh.eus edo idatzi hemen

IRAURGI BERRITZENek proiektuka egiten du lan eta horien kudeaketa indartzeko asmoz, “Proiektuen kudeaketa” deritzon prestakuntza eman zitzaien bertako langileei. Horretaz gain, Fabrikazio Teknologien oinarrizko ezagutzak jasotzeko aukera ere aurkezten zitzaien.

Prestakuntza eskaintzeaz gain, proiektu desberdinetan laguntza emateko gaitasuna dugu IMHn. Ondoren Iraurgi Berritzen-ekin garatu eta garatzen ari geran proiektu desberdinen azalpena:


IMHko ITZIAR IRAZABALBEITIAk, IRAURGI BERRITZEN proiektuan jardun duen IMHko teknikariak, Begoñaren azalpenak osatzen ditu.


MAPA INDUSTRIALAREN bidez Urola Erdiko enpresa osatzen duten enpresen ehun industrialaren (teknologia eta gaitasunak) egitura zein zen jakitea izan zen helburua.

HORNITU deritzan proiektuarekin Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzeko eta hobetzeko helburuarekin, eskualdeko enpresa traktore eta hornitzaileen arteko elkarlana sustatzea nahi zen. Proiektu honetan IMH proiektu taldeko partaide bat izan da hainbat ataza landuz.

ABIATEK proiektuaren kasuan analisi eta gogoetan oinarriturik dagoen lana da. Kasu honetan abiapuntua mapa industrialaren emaitza da eta ekonomiaren analisi orokor bat egingo da ere, hazkundean dauden  sektoreak eta teknologia emergenteak identifikatuz.  Proiektua lan-lerro batzuen proposamenarekin bukatzen da, garapen agentziak beraien etorkizuneko proiektuak zeintzuk izango diren aukeratzen lagunduko dizkiena hain zuzen.

Aurrekoaz gain, Urola Kostan “TALENTU IHESA EKIDITEN” deritzan programan hartu dugu parte azken lau urteetan. Hor, dela ekintzaileak zirenak, dela enpresentzat agentziak bildu dituen gazteak, garatu behar zituzten ekintzailetza proiektuak gauzatzeko laguntza eman diegu, bai ikastaro formatoaren bidez, baina aholkularitza partikularizatu bidez, ekintzaile bakoitzarekin hainbat ordu lan eginez bere proiektua egoki bukatzen zuela bermatzeko.