ZERIKASI prestakuntzaren-bitartekaritza zerbitzu berria

2007/11/21 01:00:00 GMT+2
Debabarreneko bizilagunei era guztietako prestakuntzari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza hurbiltzeko zerbitzua emango du.

Orain arte ikasteko asmorik bagenuen toki ezberdinetara joan behar izaten ginen ikastaroei buruz informazioa lortzeko. Ikasteko ditugun aukera guztiei buruzko informazioa biztanleei errazteko asmoarekin, Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntza proiektu bat garatzen ari da eskualdeka gai hau kudeatuko duten zerbitzuak bultzatzeko. Debabarrenari dagokionean zerbitzu berria sortuko da ZERIKASI izenarekin. IMHn egongo da kokatuta eta helburuak izango ditu:

  • Zerikasi Web orria: Debabarrenek herrietako prestakuntza eskaintza bilduko duen gune neutro bat izango da eta beraz, web honetan eskaintzen den prestakuntza guztia edonoren eskuetara iristea ahalbideratuko du. Honetaz gain erabiltzaileek dituzten formazio beharrak jasoko dira behar horieri erantzuteko ikastaroak bultzatuz.


  • Aholkularitza zerbitzua: Bitartekariak Orientazio eta aholkularitza zerbitzua emango dio hala nahi duenari, norberaren prestakuntza helburu eta interesei egokitua.


Debabarrenerako ZERIKASI proiektua onartu berri da eta lehen fasean ZERIKASIko teknikariak Debaberreneko erakunde, elkarte eta instituzio guztiekin harremanetan jarriko dira, proiektua aurkeztu eta gure eskualdean dagoen edozein motatako prestakuntzari buruzko informazioa jasotzeko. ZERIKASIk 2008ko udaberrian abiatuko du web gunea eta horretarako aurkezpen ofiziala egingo du.


Etengabeko Ikaskuntza Euskal Erkidegoko eskualdeetan abiatzen ari da prestakuntzaren-bitartekaritza zerbitzua eta guztiak zentralizatuta egongo dira www.hiru.com webgunean.