ZERIKASI, Debabarreneko biztanleentzat garapen pertsonala indartzeko doako zerbitzu berria

2008/04/04 00:00:00 GMT+2
ZERIKASI Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko bizilagunei era guztietako prestakuntzari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza hurbiltzeko zerbitzua izango da, erabat doakoa, aurrez-aurre eta internet bidez eskainiko dena www.zerikasi.com webaren bidez.

2007ko azaroan jakitera eman zena gogoratuz, Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntza Zuzendaritzak Europan adostutako ildo estrategiko bat garatzen ari da Euskal Erkidegoan modu orokorrean eta eskualdeka: pertsonen garapena etengabeko prestakuntzaren bidez, gizarte aktibo eta aurreratuak izan gaitezen.

Horretarako Jaurlaritzak biztanle bakoitzarengana hurbiltzeko asmoz, eskualdeka antolatu ditu zerbitzuak. Debabarrenari dagokionez ZERIKASI izango da zerbitzu hauek eskainiko dituena eta bere weba www.zerikasi.com.

ZERIKASI gaur publikoki aurkeztu da baina dagoeneko lanean dihardu hiru hilabetez eta Debabarrenko 90 erakunderekin egon da harremanetan, prestakuntzari buruzko informazioa jaso eta eguneratuta izateko.

Zer Prestakuntza informazio eskaintzen du ZERIKASIK? Adibidez, jostungintzatik hasi eta tai-chi ikastarotik pasata, unibertsitate mailako edozein ekintza izan daiteke. Horregaitik, ZERIKASIk Debabarreneko biztanle guztiei adierazi arazi nahi edozein motatako ikastaroa ematen badute, ZERIKASIra deitzeko (943748271 telefonoa), ematen duten formazio edo ikastaroen berri jakin arazteko Debabarrenko biztanle guztiei. ZERIKASIk ere formazioa ematen duten entitateei adierazi nahi die egiten duten ekintzak telefonoz adierazi edo zuzenean sar dezaketela www.zerikasi.com webean, bertan erregistratuta. Guzti hau doakoa izango da.

Momentuz ZERIKASI Elgoibarko IMHko eraikinean dago kokatuta (Azkue Auzoa 1, Mintxetako futbol-zelai ondoan) eta aztertzen ari da nola hurbildu Debabarreneko herri guztietara.