Zeintzuk dira industria 4.0-k behar dituen pertsonen konpetentziak?

2018/07/09 23:00:00 GMT+1
IMHk, METALS eta GIGET proiektuen bidez, Industria 4.0-rako behar diren konpetentzien definizioan dihardu. Ikusi hemen adibidea (bideoa du).

IMH-k duen Fabrikazio Aurreratua eta Industria 4.0-ri lotutako etorkizuneko gaitasunen garapen estrategiaren barruan, IMH-k lerro desberdinak lantzen ari da.

Alde batetik ERAMUS+ METALS proiektua dugu. Bertan, CECIMO-kin (Makina Erreminta arloko europear elkartea) eta Alemania eta Italiako Lanbide Heziketa, enpresa eta gobernu elkarte desberdinekin elkarlanean ibilita azken fasean gaude. Ataza desberdinen artean, eLearning materialak garatu dira Makina-erreminta sektoreko ikasle eta langileen formakuntza osatu nahi izan da zeharkako eta etorkizun hurbilean gehien eskatuko diren gaitasun desberdinetan (Fabrikazio Gehigarria-n). Proba fasea gainditu ondoren, edukiak hainbat hizkuntzara itzultzeko fasean gaude.

Bestalde, Industria 4.0 inguruan datozten lanbide berrietan prestatutako pertsonak lortzeko helburua duen GIGET proiektuaren barruan, IMH-k orientazio prozesu bat diseinatu du ohizko diseinatzaileak Fabrikazio Gehigarriak ematen dituen onuretara birziklatzeko. Prozesu honen barruan eta Pixel Sistemas-ekin lankidetzan, 2 informazio-bideo egin dira.

Fabrikazio gehigarria. Arrakasta-kasua (bideoa)

Lehenengoan fabrikazio gehigarriak gure industriari ematen dizkion hobekuntza nagusiak aztertzen dira eta langileak birziklatzera animatzen ditu, eta bigarren bideoan benetako arrakasta kasu bat azaltzen da. Bertan gure enpresen egunerokotasunean teknologia gehigarria nola aplikatu dezaketen erakusten da. Kasu honetan, Pixel Sistemas eta GKN Driveline Zumaia enpresak elkarlanean aritu dira. Ikusi hemen bideoa: