Zeharkako Gaitasunen inguruko Incress jardunaldia
Zeharkako Gaitasunen inguruko Incress jardunaldia
- Agenda: 2011/11/10, IMHko Alberto Ortueta Areto Nagusia, 08:45-13:00. Nola iritsi...
- Egitaraua deskargatu(pdf-n)... Azpian ere.
- Izen emateak hemen... edo deitu IMHra, 943744132 telefonora
Jardunaldiaren aurkezpena:
INCRESSek antolatutako azaroaren 10eko jardunaldi honetan, bi esperientzien emaitzak aurkeztuko dira:
- Lehenengoak Urnietako Salesiarrak, Zarauzko Oteitza, Elgoibako Meka eta IMHkin landu da eta ikasten-ikasi gaitasuna lantzeko hainbat modu aztertzen ditu.
- Bigarrena, Errenteriako Don Bosco, Tolosako Inmakulada Ikastetxea, Eibarko Armeria Eskola, Donostiako Easo, Zubiri Manteo eta Cebanc, Oñatiko Elkar-Hezi, Bergarako Miguel Altuna, Usurbilgo Lanbide Eskola eta Elgoibarko IMH ikastetxeekin egin da eta ikasgelan iniziatiba garatzeko landu diren tresna ezberdinak azalduko dira.
Bi esperientzia hauen muinean uste sendo batekin egiten dugu topo: edozein ikasgaitan zeharkako gaitasunen ikaskuntza sar daiteke, ikasgaiaren edukiak murriztu gabe
. Are gehiago, honen garapenak ikasgai berberaren ikaskuntza elikatzen du.
Uste sendo honek eraman gaitu ikaslea eta honen erabakitzeko ahalmena kezka pedagogiko
guztien ardatz bezala kokatzera. Hau eginez, eta benetan sinistuta gaude, maila sozialean horren desiratuak diren, eta gure ikasleek inguru sozio-ekonomiko aldakor eta ezezagunean orientatzen jakiteko beharrezkoak dituzten zeharkako gaitasunen garapenari erantzuten diogu.
Jardunaldian Gipuzkoako Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Diputatuak parte hartuko du.
Aurkeztuko diren bi proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiak subentzionatu ditu.
EGITARAUA
- 08:45 Erregistroa eta dokumentazioa jaso
- 09:00 Zeharkako gaitasunen problematikari sarrera. Joseba Amondarain jna., Jakintza eta Enpresa Ekintzaren Sustapenerako Zerbitzu burua
- 09:15 “Ikasten ikasi” gaitasuna. Inplantazio esperientzia bat 11 ikasgai eta 4 ikastetxekin. Iker Jausoro jna., Incress
- 09:45 Irakasleen lekukotasuna eta banakako lekukotasuna . Lucia Mancisidor and. (Zarauzko Oteitza Ikastetxea)
- 10:25 Galderak
- 10:40 Zeharkako gaitasunak LHn. Agustin Agirre jna., Tknikako Prestakuntza Zuzendaria
- 10:55 Galderak
- 11:00 Atsedena. Kafea
- 11:15 Iniziatiba gaitasunaren aurkezpena. Neurtzeko erreminta. Emaitzak eta etorkizuneko ekintza plana. Imanol Ulacia jna., Incress
- 12:00 Irakasleen lekukotasunak
- 12:30 Galderak
- 12:45 Jardunaldiaren itxiera. Jon Uriguen jna., Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatua.