Xabi Mujika, Azkarrena 2008ko irabazlea
Azkarrena jolasaren parte hartzaileak Euskal Herriko herrialde ezberdinetakoak izan dira, baita Burgos eta Kolonbiatik ere parte hartu izan dute, IMHn kolonbiar gazte talde bat baitago ikasten eta hauen eraginez, itsasoko beste aldetik ere ibili dira jolasean.
Azkarrena
IMHk antolatutako jolasa da eta helburua du gazte "azkarrenei"
aukera eman sari bikainak lortzeko. Zer egin behar zuten Azkarrena
izateko? Argazki eta bideoak egin, azkarrena pegatina bazuten puntu
gehiago ematen zuen, www.azkarrena.com webean sartu irudiak eta ahalik
eta pertsona gehien animatu zugatik bota dezaten. Sari banaketa IMH
Egunean egin zen, urtarrilaren 25ean eta besteak beste banatu ziren
xbox, wii, psp, ds, orbea bizikletak, mp4, mp3, kamara digitalak,
kamisetak, motxilak, txanoak eta Eibarko Futbol taldeko iganderako
sarrerak. Sarien zerrenda www.azkarrena.com orrian ikus daiteke.
Xabier Mujika Elgoibartarra, dugu aurtengo gure 2008ko Azkarrena. IMHko ikaslea da eta mekanizazio bidezko produkzioko zikloa ikasten ari da. Jende askok ezagutzen omen du eskolaz kanpo egin izan dituen jarduera ezberdinei ezker (atletismoa adibidez) eta horri esker lortu du botu gehien jasotzea, hala dio berak. Zorionak Xabi eta sariak lortu dituzuen guztiei eta eskerrik asko parte hartu duten guztiei.