www.alternatiba.info / Txandakako irakaskuntzari buruzko jardunaldi teknikoa

Txandakako irakaskuntza-sistema ez da ohizkoa Hego Euskal Herrian ezta Estatuan ere. Aitzitik, Europan, Frantzian bereziki, irakaskuntza-sistema hedatua da baita irakaskuntza unibertsitarioan ere. Esaterako, Lapurdiko Bidarten Estia izeneko erakundeak ingeniariariak prestatzen ditu txandakatzearen bidez.
Txandakatze-sistemaren oinarrian ikaslearen prestakuntza partekatua dago, hots, ikaskuntza-prozesua aldi berean enpresa batean lanean eta ikasketa-zentroan eskolak jasotzen burutzen da. Horrela enpresaren filosofiara eta praktikara oso ondo egokituta-ko profesionala prestatzea lortzen da.
IMHk eta CESIk ( www.cesi.fr ), jardunaldi teknikoa antolatu dute AFM, Kutxa, Euskadi Akitania eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, non helburua gure ingurune industrialean eta akademikoan hedapen handiagoa izan dezan, kontutan izanik Europa mailan sistema ezaguna eta bermatua dela.
Noiz:
2006ko martxoaren 21ean Miramongo Parke Teknologikoan, 9,00tatik 14,00etara.
Helburua:
Txandakako irakaskuntza hezkuntza-alternatiba egokia dela gizarteari erakustea, bereziki hezkuntza- eta enpresa-arduradunei. Azken finean, Europan eraginkortasunez usatzen ari den prestakuntza-sistema horren teknologia pedagogikoaren transferentzia lortzen hastea erdietsi nahi da.
Nori zuzendua:
- Hezkuntza-zentroetako arduradunak eta ikasketa-buruak
- Giza baliabideetako arduradunak
- Enplegu-agentzia eta orientazio-profesionaleko bulegoen arduradunak
- Aukeraketa-aholkularitzetako arduradunak
- Agente sozial eta politikoak
Egitaraua eta izen-ematea:
- ikusi www.alternatiba.info
- edo telefonoz deitu 943748264 (Itziar Egiguren)