Willy Matthiaek (Hegoafrika) IMH bisitatu du

2008/03/05 12:00:00 GMT+1
IMHko nazioartekotze estrategiaren barrutian, Willy Matthiae-k, FUNDIko zuzendariak, IMH bisitatu zuen, Elgoibarko institutu honen kudeaketa eta heziketa ereduak ezagutzeko.

2007ko azaroan Iosune Berasategik (IMH) eta Nagore Iruretak (Proschools) Hegoagrikako Errepublika bisitatu zuten hezkuntz eta teknologia transferentzia proiektuen arloak duen nazioartekotze estrategiaren ildotik. Testuinguru honetan, harreman ugari izan zituzten, haien artean SEIFSA (Steel and Engineering Federation of South Africa) eta honen FUNDI prestakuntza teknikorako zentrua, zeinek proiektu hauei buruzko interesa adierazi zuten.


Makina Erremintaren Biurtekoa dela eta (BIEMH), Willy Matthiae, Benoniko FUNDI formazio zentruko zuzendaria IMHra bertaratu da. IMHko funtzionamendua eta darabilen kudeaketa eredua aztertu dira bisitan, baita gaitasun teknologiko eta pedagogikoa ere.


Bide bateaz, Makina Erremintaren Museoa ezagutu zuen.