WEDM prozesuaren optimizaziorantz hurbilketa, datu kopuru ugarien analitikan eta esperimentazioan oinarrituta.

2018/09/17 23:00:00 GMT+1
Aintzane Conde Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasleak elektrohigaduraren eremuko bere doktoretza-tesia defendatu du.

Aintzane Condek Bilboko irailaren 14an bere doktoretza-tesia defendatu zuen Ingeniaritza Eskolan, tesi-zuzendariak UPV/EHUko José Antonio Sánchez eta Soraya Plaza izanik.

Tesiaren ikerketa izan da :elektrohigaduraren prozeduraren aplikazioaren hobekuntza, aeronautika sektoreko pieza espezifiko batzuk fabrikatzeko alternatiba gisa, non pieza hauek geometria konplexuak dituzten, esaterako firtree-ak. Demostratu baita, prozesu honek perdoi-dimentsional oso txikiak lortzen dituela. Prozesuaren efizientzia ere gai garrantzitsua denez, bi puntuak ikuspegi esperimentaletik lantzen dira, sare neuronalekin konbinatuz, azken hau eremu honetako arazoei soluzioa emateko tresna bezala erabiliz.

Aintzane Condek azken lau urteetan Malaga, Bartzelona, Tokio eta Bilbon Ingeniaritza Mekanikoaren eta Elektrohigaduraren inguruko nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu eta bere partaidetza dela eta bi sari jaso ditu tarte honetan.

Zorionak eta bejondaizula, Aintzane!