VLF4EU proiektu bilera Rouen-en

Ekainaren 18an eta 19an, CESIk bere #Rouen campusean antolatutako VLF4EU proiektuaren bigarren bilera transnazionalean parte hartu dugu.
Ekimen honen bidez, Ikaskuntzarako Lantegi Birtualak (VLF) bultzatu nahi dira Europa osoan, lanbide-heziketako eta unibertsitateko erakundeei lagunduz ikasleek industriak behar dituen gaitasun teknikoak eta digitalak izan ditzaten.
Proiektuaren helburu nagusietako bat plataforma birtual bat garatzea da, nazioz gaindiko lankidetza sustatzeko eta VLF-ak irakaskuntza-programetan integratzea ahalbidetzeko.
Bileran zehar, CESIko laborategiak bisitatu genituen Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala eta Biki Digitalen aplikazioak esperimentatzeko. Teknologia horiek funtsezkoak izango dira ikaskuntza-ekipoak eta -inguruneak birtualizatzeko.
Bi egunez, proiektuako gaiei buruz eztabaidatu zuten bazkideek: VLF aliantzari forma ematea, VLFk berak batera garatzea eta ikastaroak eta mikrokredentzialak diseinatzea. Bilerak gure sarea indartu zuen Rouengo jarduera sozialen bidez.
IMH Campusen, #FabrikazioDigitalaren etorkizunari laguntzeko konpromisoa hartu dugu Europan. Eman diezaiogun forma etorkizuneko talentu digitalari!