VLF4eu eta UPRAISE proiektuak 2026 BIMU Milanen

2026/11/06 11:14:50 GMT+1
Urrian IMH Campuseko lantaldea Milanen izan gara VLF4eu bazkideen topaketan eta UPRAISE proiektua ere aurkeztu dugu.

Urrian, IMH Campuseko lan-taldea Milanen izan zen, Makina Erremintaren Biurtekoaren harira, VLF4EU Europako proiektuaren talde osoarekin elkartzeko.

Lan eta networking jardunaldi oso emankorrak izan ziren: 

🔹 1. eguna | Lerrokatze estrategikoa: Bilera bateratua egin zen aurrerapausoak partekatzeko, behar nagusiak detektatzeko eta VLFak (Virtual Learning Factories) nahiz mikrokredentzialak sortzeko gutxieneko oinarriak ezartzeko. Guztia zentroaren eta inguruko enpresa industrialen beharrei erantzuteko diseinatutako proiektu pedagogikoak abiapuntu hartuta.

🔹 2. eguna | VLF4EU I. Kongresua eta UPRAISE proiektua: Proiektuaren lehenengo biltzarra egin zen Biurtekoaren esparruan. Proposamen orokorra ezagutarazteaz gain, Tecnaliako Ana Moyarekin batera UPRISE Europako proiektuaren orain arteko emaitzak aurkeztu ziren eta garatutako fabrika birtualaren zuzeneko demo bat erakutsi zen. 

Eta, nola ez... italiar gastronomiaz eta giroaz gozatzeko tartea ere egon zen! 🇮🇹🍝