V. Hizkuntza-kudeaketa enpresan “30+10” mintegia: 2010/10/21

2010/10/01 00:00:00 GMT+2
Hizkuntzen-kudeaketa enpresetan gaiari buruzko 13 hitzaldi emango dira IMHn eta hauetatik 5 zuzenean jarraitu eta komentatu ahal izango dira Internet bidez (bideo-streaming-a + txata + twitter)

IKUSI AURKEZPENEN BIDEOAK, AUDIOAK, LABURPENAK ETA EDUKINAK...

Urriaren 21ean, Elgoibarko IMHn, Makina-Erremintaren Institutuan, goizez, 30+10 Mintegia burutuko da. Bosgarren urtez jarraian, enpresen emaitzak hobetzeko, hizkuntzak nola kudeatu azalduko diguten 13 proposamen aurkeztuko dira.

 

IZEN EMATEA:

  • Izena emateko sartu hemen edo deitu IMHra: 943 74 41 32 (Mikel Goitandia).
  • Izena ematean adierazi entzun nahi dituzun hitzaldien zenbakiak.

EGITARAUA (pdf-n jeisteko)

HIZLARIAK:

EUSKO JAURLARITZA, HIZKUNTZA POLITIKA SAILBURUORDETZA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO EUSKARA ZUZENDARITZA NAGUSIA, ELGOIBARKO UDALA, AEK - KONICA MINOLTA – MAQUELSA, CAF, DANOBAT, DON BOSCO INSTITUTUA - OARSOALDEAKO EUSKARA BATZORDEA, EMUN, EROSKI – ELHUYAR, EUSKALIT, IMH MAKINA ERREMINTAREN INSTITUTUA, ITZULBAITA, JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS – ARTEZ, LANGUNE.

ANTOLATZAILEAK:

30+10 Mintegiaren antolatzaileak Makina Erremintaren Institutua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza, eta nahi duen orori parte-hartzeko gonbitea egiten diote.

 

MINTEGIARI BURUZKO ARTIKULUA: "It's the economy, stupid"

 

IMHko aurreko mintegi eta GOAZEN euskara planari buruzko informazio gehiago..