Urtarrilak 27: IMH Eguna 2006 (behin-betiko ordutegia)

2006/01/19 00:00:00 GMT+1
Urtarrileko azken ostiraleko jardunaldia elkarren artean era ludikoan disfrutatzeko antolatzen ari garen ekintzak aurreratzen ditugu.

Urtarrilak 27: IMH Eguna 2006 (behin-betiko ordutegia)

Ordua/ Jarduera

09:30 Izen ematea

10:00 Hamarretakoa

10:30 Bertsopaperak - Futbolina - Ping pong - Igela- Kartak, partxisa, xake - Play Station

11:30 Kross-Mixtoa

12:00 Tortila txapelketa - Dardoak - Tunning - Pañuelito - Puxikak - Txingak - Euskatloia (sakuak, arrautsak, arto jokoa) - Toka - Baloi Ikutuak

13:30 Sokatira

15:00 Bazkaria

17:00 Opari zozketa

Urtero egiten den talde irabazlearen sariaz gain, zozketa dago: sari bikainak ditugu aurten IMH Eguneko parte hartzaileentzat.

Zozketaren zenbakiak nola eskuratu:

  • jarduera bakoitzean, zenbakiak banatuko dira. Zenbaki horiekin zozketa egingo da bazkal ostean. Saria jasotzeko bertan egotea ezinbestekoa da.
  • Bazkariaren tiketean ere zenbaki bat egongo da eta zozketan parte hartzeko balioko du.

IMH Eguneko talde irabazlearen puntuazioa:

  • Parte-hartzeak eta irabazteak puntuak emango dituzte
  • Saria: autobusa eta sagardotegia

Arauak, zozketatuko diren sarien berri eta bazkaltzeko tiketak nola lortu hurrengo egunetan adieraziko dizuegu.

"Zozketak eta babeslea...": Hurrengo egunetan...

IMH Eguna taldea