Urrutiko Lanbide Heziketako praktikak

2013/11/13 00:00:00 GMT+1
ULHIko praktikak IMHko tailerrean grabatu eta ETBko albistegietan eman dituzte

Urrutiko Lanbide Heziketa nolakoa den eta ikasleek nola ikasten duten ikusteko asmoz, ETBko albistegietako talde bat Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko zikloko praktiketako saio bat nolakoa den ezagutarazteko grabatu zuten pasa den astean Makina Erremintaren Institutuko lantegian. Azaroaren 12an emandako erreportai laburrean Ohiana Benito eta Javier Gorostidik ULHIn ikasteko arrazoiak eta ikasketa hauek egunerokoan suposatzen diotena aurkeztu zuten.

Ikusi hemen EITBko erreportaia (euskarazko bertsioa 1min 45 seg-tik aurrera)