URRATSBAT: 3. saria Unai Aizpuruaren FORMmouse proiektuarentzat.

2026/06/23 12:36:00 GMT+2
Fabrikazio Aditiboko soluzioak garatu ditu FORMmouse-k eta Ekintzailetza Teknologikoko Proiektuen Lehiaketaren 8 finalisten artean sailkatu da.

IMHko Lanbide Heziketako Fabrikazio Aditiboko Espezializazioko ikaslea den Unai Aizpurua zarauztarrak hirugarren saria eskuratu du Urrats Bat programaren barruan Tknikak BIC Gipuzkoarekin batera antolatzen duen Ekintzailetza Teknologikoko Proiektuen Lehiaketan.

Sari-banaketa Donostiako BIC Gipuzkoaren egoitzan egin da ekainaren 15ean, eta aurkeztutako zortzi proiektu finalisten artean bere FORMmouse ekimena nabarmendu zen.

Sariari esker, Unaik 500 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du bere enpresa-proiektuan inbertitzeko, eta, gainera, BIC Gipuzkoa eta UPTEK erakundeen mentoring eta aholkularitza espezializatua izango du.

FORMmouse proiektuak erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitutako ordenagailuko xagu ergonomikoak diseinatu eta fabrikatzen ditu, lesioak prebenitu eta erosotasuna hobetzeko helburuarekin.

Produktua bereziki gamer komunitateari eta ordenagailuaren aurrean ordu asko ematen dituzten bulegoetako langileei zuzenduta dago.

Sari hau ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta fabrikazio gehigarriaren alde egindako lanaren aitortza da, eta Unaik argi du hurrengo urratsa: FORMmouse proiektua garatzen jarraitzea eta bere enpresa-ekimena errealitate bihurtzea.

Zorionak, Unai, lortutako sariagatik eta egindako lan bikainagatik!