Unibertsitateetako sailburuaren bisita IMH Campusera

2025/06/26 17:22:00 GMT+2
Garatzen dihardugun proiektuak eta erronkak partekatu dizkiegu eta beraien ikuspegi eta esperientzia jaso.

Argazkian ezkerretik eskuinera: Xabier Ortueta (AFM-IMH), Sara Urionaetxeberria (EEJJ), Ixaka Egurbide (IMH), Jon Labaka (EEJJ), Juan Ignacio Iglesias (EEJJ), Maialen Gurrutxaga (Elgoibarko Udala), Xabier Aizpurua (EEJJ), Edurne Iturbe (IMH), Alaitz Bastida (IMH), Ion Zubiaurre (Elgoibarko Udala) 

IMH Campus-eko zuzendaritzak eta patronatuko kidez osatutako ordezkaritzak Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburu jauna hartu du Elgoibarko bere instalazioetan, Xabier Aizpurua Telleria Unibertsitate Politikako sailburuorde jaunarekin eta Sara Urionabarrenetxea Zabalandikoetxea Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzako zuzendariarekin batera.

EHUri atxikitako Ingeniaritza Dualaren Eskola 🎓 eta Lanbide Heziketako ikastetxe publiko integratua batzen dituen campus gisa, IMH Campuseko ordezkaritzak bere proiektuak, helburuak eta erronkak azaldu ditu, eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzako Sailaren ikuspegia eta esperientzia bildu ditu.

🎯 Fabrikazio aurreratuaren sektorerako talentuaren prestakuntza eta fidelizazioa hezkuntza-berrikuntzaren bidez, unibertsitateen eta lanbide-heziketaren arteko lankidetza-espazioak edo ikerketa aplikatua izan dira bisitan landu diren puntuetako batzuk.

Ixaka Egurbide Lekube IMH Campuseko zuzendari nagusiaren arabera, "gure helburua kalitatezko hezkuntza eskaintzea da, berrikuntzak eginez eta gure ikasleen, industriaren eta gizartearen egungo beharretara eta etorkizuneko erronketara etengabe egokituz."

Bisitaren amaiera gure ondare industrialaren altxorra den Makina Erreminta Museoa-n egin dugu.

Eskerrik asko bisitagatik, etorkizuneko lankidetzarako prest 🤝