Unibertsitate Sailburuordearen bisita

2016/01/13 00:00:00 GMT+1
Makina Erremintaren sektorea ezagutu eta Ingeniaritza Dualean sakontzeko helburuarekin Adolfo Morais Unibertsitate Sailburuordearen bisita izan genuen IMHn.

Unibertsitate, ikerketako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburuordea 2014ko urrian izan zen IMH bisitatzen estreinakoz, orduan Donostiako Politeknikoko zuzendarikide izanik.

Atzo IMHren eraikin berria ezagutzeko aukera izan zuen eta bertan egindako bileran Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako proiektuaren babesa, unibertsitatean sistema-dualaren garapena eta lanbide heziketa-unibertsitate arteko ibilibideetan elkarlanean aritzea adostu zen.