Unibertsitate master dual berriak IMHren eskaintza handitu du industria 4.0 eremuan

2018/09/21 00:00:00 GMT+2
Hasierako heziketan 550 matrikulatik gora eta enplegurako prestakuntzan 2.000 matrikulatik gora izanik, IMHk pertsonen prestakuntza kualifikatua indartu eta sendotu du, 4. iraultza industrialaren erronkei aurre egiteko enpresek eskatzen duten maila tekniko guztientzat.

Ikusi hemen INAUGURAZIO EKITALDIKO ARGAZKIAK...

Gaur arratsaldean goizean hasi den lehen unibertsitate masterraren inaugurazioa ospatu da. Masterra IMHko(Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko) Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan emateaz gain, TECNALIAk Donostian duen egoitzan, Elgoibarko IK4-Ideko-n eta Zamudioko Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuaren Zentroan (CFAA) emango da.

Digital Manufacturing unibertsitate master dual berria, UPV/EHUra atxikitutako titulu ofiziala da, bi urteko iraupena du eta inguruko puntako enpresekin elkarlanean diseinatu du IMHk. Enpresa horiek edukiak zehazten lagundu dute, eta irakatsi egiten dituzte. Gainera, zenbait erakundetako prestigiodun irakasle eta profesionalek —eta euren ezagutza arloetan aitzindari direnek— ere hartzen dute parte. Euskal enpresek ikasleak kontratatuko dituzte beraien prestakuntza dualarentzat.

Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute Xabier Ortueta IMHko Presidente eta aldi berean AFM Clusterreko Zuzendari Orokorra denak, Josu Sangroni UPV/EHUko Graduatuondoko Ikasketen Zuzendariak, Garikoitz Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Zuzendariak, eta Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Politika eta Unibertsitate Koordinazioko Zuzendariak.

Ekitaldira gonbidatutako adituek, Mikel Niño TECNALIAko 4.0 Industria Estrategiaren Arduradunak eta Jon Kepa Gerrikagoitia IKT eta Automatizazio Kudeatzaileak, Digital Manufacturing masterra eta industria 4.0 testuinguruari buruz hitz egin dute. Bestalde, Patxi Samaniego ETXE-TAR TALDEko Berrikuntza Zuzendariak industria 4.0 estrategia eta etorkizunari buruzko hitzaldia eman du.

Aipatutako agintariez gain, ekitaldian ere izan dira Ane Beitia Elgoibarko Alkatea, Juan Angel Balbas DEBEGESA Debabarreneko garapen agentziako Kudeatzailea, eta masterrean parte hartzen duten erakunde eta enpresen ordezkaritza.

Digital Manufacturing unibertsitate master dual berria irakasteko baimen ofiziala joan den ekainean jaso zuen eta zigilu-duala abuztuan. Ikasleak kontratatuak izan dira 4.0 eremuko beharrak dituzten enpresengatik eta hauek aurrez azaldu dituzten beharrei erantzuteko helburuarekin.