Udako ikastaroa: Elgoibarko Lanbide Heziketak 125 urte

2025/07/04 15:23:00 GMT+2
Tokiko garapen sozioekonomikoan Lanbide Heziketak duen paper integrala bultzatu nahi izan da, bere ibilbidea, protagonistak eta egokitzeko gaitasuna baloratuz. Bilakaera aztertu da, funtsezko mugarriak aitortu, komunitate-harrotasuna sustatu, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko hezkuntza- eta enpresa-sektorearen arteko berrikuntza eta lankidetza sustatu.

Uztailaren 3an ospatu da IMH Campusen "Elgoibarko Lanbide Heziketak 125 urte, iragana, oraina, etorkizuna" jardunaldia, EHUko UIK Udako Ikastaroen barruan antolatua. Ekitaldian Elgoibarko lanbide heziketaren historian sakondu, gaur eguneko ekarpenak aztertu eta etorkizunerako ikuspegiak partekatu dira.

Jardunaldia Ixaka Egurbidek, IMHko zuzendari orokorrak, aurkeztu zuen. Ondoren, Joxean Egañak (IMHko kidea) eta Paulí Davilak (EHUko irakaslea) lanbide heziketaren historiaren errepasoa egin zuten, Elgoibarko kasua ardatz hartuta.

Horren ostean, belaunaldien arteko mahai-ingurua izan zen, non ikasle ohiek, irakasleek eta enpresa ordezkariek beren esperientziak partekatu zituzten. Parte hartu zuten: Jesús Mari Astigarraga (Danobat Group) moderatzaile bezala, Jesus Maria Bilbao Aizpiri (Maherholding), José Mari Bastida Zabaleta (MEKA-IMH), Alfredo Etxeberria Murua (BIDEGI-Elgoibarko udala), Amaia Escudero Zabala (DEITEL-ILS). Guztiek, belaunaldien ikuspegitik, Elgoibarko lanbide heziketak izan duen bilakaeraren inguruko esperientziak eta hausnarketak partekatu zituzten.

Atsedenaldiaren ondoren, IMHko Joxean Egaña eta Imanol Iturriak eta Mekako Axun Larrañaga eta Agustin Agirrek bi ikastetxeen proiektu berritzaileen berri eman zuten, eta jarraian, Mikel Navarrok (Orkestra – Deusto Fundazioa) eta Nicolas Sagarzazu Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako zuzendariak, lanbide heziketaren gaur egungo egoeraz eta etorkizuneko erronkez hitz egin zuten.

Alaitz Bastidak eta Jose Mari Beristainek gaur egun Elgoibarko lanbide heziketaren errealitate oparoa labur azaldu zuten eta Ixaka Egurbidek eman zion amaiera ekitaldiari, eskerrak emanaz hizlariei, bertaratutakoei, 125. urteurrenaren batzorde antolatzaileari (Elgoibarko Udala, Makina Erremintaren Museoa, "Elgoibarko makina erremintaren historiazaleak" taldea, Meka eta IMH), eta urteurrenaren enpresa babesleei, BESA, DanobatGroup, Geminis, Berkoa, Mancisidor, Ger Máquinas-Herramienta eta Laboral Kutxa. 

Ez da kasualitatea Elgoibarko Lanbide Heziketaren bilakaera, oparotasuna eta indarra. Jarrai dezagun bide horretan, talde-lanean eta sare-lanean.  

(Hitzaldien materiala uztailan zehar prest izatea espero dugu).