Txinako irakasle eta ikasleen uztaileko egonaldia

2019/07/22 19:15:00 GMT+2
Urtero bezala, AFZ-CSMC Tianjingo irakasle eta ikasle ordezkaritza taldea izan dugu IMH ezagutzen.

AFZ unibertsitateko eta CSMC Institutuko ikasle eta irakasleek uztailean zehar IMHko jarduera eta inguruko enpresak ezagutu dituzte, haien artean Ingeniaritza Dualeko ikasle txinatarrak ikasten eta lanean diharduten enpresak zehazki. Aisialdirako aukera ere izan dute, uztaileko giro ona gozatu eta Euskal Herriko txokoak ezagutzeko.

Bestalde, irakasleek, aurrekoaz gain, erronken bidezko metodologiari buruzko formazioa ere jaso dute.