Txilentar zuzendarien prestakuntza IMHn

2003/10/29 01:00:00 GMT+2
Txileko Hezkuntza Ministerioak eskatuta, herrialde honetako Lanbide Heziketa Ikastetxe ezberdinetako 21 zuzendari formatzen ari dira Contes-Makina Erremintaren Institutuan.

Joan den urriaren 27tik, zuzendari talde honek “Helduen Heziketa” ikastaroa egiten dihardu. Txileko Hezkuntza Ministerioak bere herrialdeko lanbide heziketaren erreforma egiten ari da eta horretarako, ekintza ezberdinen artean, ikastetxeetako zuzendarientzako atzerriko egonaldiak antolatzen ditu, prestakuntza kualifikatu aurreratua har dezaten.

Talde hau, institutura datorren laugarrena da.