Txileko salesiatarren talde elektrikoaren formazioa

2005/11/10 01:00:00 GMT+2
Makina Erremintaren Institutua kolaborazio programa ezberdinak garatzen ari da Txileko erakundeekin eta bertako Hezkuntza Ministerioarekin. Hauen artean, Don Bosco-ko Salesiatarrekin bi ekintza egin dira.

Joan den azaroaren 2an Txileko Don Bosco-ko Salesiar komunitateko egoitzen koordinatzaile taldeari agurra egin zitzaion Elgoibarko Udaletxean. Agurtu eta talde berriari ongi-etorria egin diogu, hilabetez IMHn formazio teknikoa jasotzeko. Egonaldian zehar, Euskadiko ikastetxe adierazgarriak bisitatuko dituzte.

Makina Erremintaren Institutuak hamar urte daramatza Txileko Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean, atzerriko pasantien programa dela eta. Arlo honetan, joan den irailean, IMH-Conteseko aditu bat Txilen izan lanbide heziketako zuzendariz osatutako azken pasantiak egin zituen proiektuak ebaluatzeko.

Jarduera honen ondorioz, proiektu ezberdinak garatzen ari dira, besteak beste, egungo Salesiatarrentzako formazioa eta Valparaison eta Atacaman egingo diren proiketuak gaitasunetan oinarritutako diseinu kurrikularra eratzeko.