Txandakako ingeniarien 8. promozioaren diploma-banaketa
Abenduaren 14an, Elgoibarko IMHren areto nagusian 8. promozioko ingeniariei diplomak banatzeko ekitaldia burutu zen. Ekitaldian Koldo Nuñez Betelu, IMH Ingeniaritza Eskolako Zuzendariak, Joxean Egaña IMH zuzendari-gerenteak, Alberto Ortueta AFMko ordezkari eta IMH Fundazioko lehendakariak, Marivi Agirregomezkorta Elgoibarko alkateak eta Bruno Leger CESIren ordezkariak parte hartu zuten (CESI Frantziako Ingeniaritza Eskola da, IMH elkartua dagoena).
Ekitaldian hitza hartu zutenak azpimarratu zuten hiru urtetan zehar ingeniari berriek eginiko ahalegina lana eta ikasketa uztartu behar izanarekin. Alabaina, azpimarratu zieten gainerako ingeniari gazteen aurrean bazituztela abantaila nagusi bi: enpresaren egunerokotasuna gertutik ezagutzea eta proiektu baten arabera lan egiteko gaitasuna eskuratu izana.
Ingeniaritza Eskolak txandakatze sistema erabiltzen du bere ingeniariak prestatzeko eta 11 urte daramatza abiatu zuenetik, merkatuan 280 ingeniari integratuta dagoeneko.