Txandakako Ingeniari gehiago

2012/01/27 01:00:00 GMT+2
Txandakako IMH Ingeniaritza amaitu berri duten 13. promozioko ikasleek diplomak jaso dituzte

Giro atsegina izan  genuen atzo, Txandako IMH Ingeniaritza Eskolaren diploma banaketa ekitaldian.  Ikasleek, familiartean jaso zituzten diplomak eta Asier Aloria Confebaskeko Formazio Zuzendariak eta Mikel Uriguen ikasle ohi eta egun TMMko (Talleres Mecánicos Manterola) Gerenteak ere zorion eta aholku hitzak izan zituzten. Zorionak ere gure partetik!