Txandakako IMH Ingeniaritzan seminario bukaerako bazkaria

2010/09/23 14:21:00 GMT+1
Aurreko ostiralean burutu zen Txandakako IMH Ingeniaritzak ohi duen seminario bukaerako bazkaria

Aurreko ostiralean, irailak 17, burutu zen Txandakako IMH Ingeniaritzako ikasle berriek, seminario bukaeran egin ohi duten bazkaria. Bazkaria, ohi bezala Elgoibarko San Lorentzo auzoko soziedadean egin zen.

Bazkari hau ikasleek beraiek antolatu eta gertatzen dute gela guztiarentzako eta ingeniaritza taldearentzako.

Ohikoa den bezela... janari asko sobratu zen baina oraingoan, azpimarratzekoa puntualitatea izan da. Bazkariaren ordua ordu bietan jarrita zegoen eta puntual puntual ordurako denak mahaian zeuden.

Zorionak denori! Oso organizazio ona izan bait dezute!