Txandakako IMH Ingeniaritzako ongi-etorri ekitaldi ofiziala

2010/10/15 14:23:00 GMT+1
Atzo, urriak 14, burutu zen Txandakako IMH Ingeniaritzako ikasleei zuzenduriko ongi-etorri ekitaldia
Atzo, urriak 14, izan zen Txandakako IMH Ingeniaritzako kurso hasieran egiten den ongi-etorri ekitaldi ofiziala. Bertan, Jose Ramon Guridi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarteko diputatua, Koldo Arandia, AFMko presidentea eta Alfredo Etxeberria, Elgoibarko alkatea izan ziren gonbidatu bezala.

Hirurek oso interbentzio interesgarriak egin zituzten. Baina zerbait aipatzearren, Jose Ramon Guridik komentaturikoa: Ezagutzaren gizartearen garrantzia eta pertsonen parte-hartzearen garaia dela. Gaur egun, eta orain arte ez bezala, enpresaren ondasun garrantzitsuenetarikoak dira pertsonak. Hauek balioan jartzea eta beraien baliabide eta ahalmenak ongi aprobetxatzea. Hortara goaz, bai hemen eta baita Europan ere. Hori da gaur egun landu beharrekoa.

IMHtik Ixaka Egurbide Txandakako IMH Ingeniaritzako zuzendariak ere hitz egiteko aukera izan zuen. Egurbidek ingeniaritza honen berezitasunak azpimarratu eta Boloniaren irizpideekin guztiz bat datozela ikusarazi zigun bertan bilduriko ikasle, guraso, irakasle, tutore eta enpresei.

Ekitaldi interesgarri honen ondoren eta gonbidatuen animoen ostean, ikasleek gogoz hasiko dute aurtengo ikasturtea.