Txandakako IMH Ingeniaritzako lehen mailan IKTak ezagutzen

2011/10/02 23:00:00 GMT+1
Ikasleek Interneten bilaketak egiten eta web 2.0ko erremintak erabiltzen jasotako trebetasuna erakutsi dute

Txandakako IMH Ingeniaritzako promozio berriko ikasleen ezagutza eguneratu eta hobetzeko helburuarekin, IKT kontzeptu eta aplikazioak modu praktikoan barneratzeko, lau ikasleko bederatzi taldetan antolatu dira, eta bakoitzak eragarkarrien edo interesgarrien egiten zaion kontzeptuak aukeratu, prestatu eta besteen aurrean aurkeztu dituzte: internet bilaketak, web 2.0... guztira 36 aplikazio.