Txandakako IMH Ingeniaritzako Atzerriko Misioari buruzko hitzaldia
Atzo, uztailak 1, Txandakako IMH Ingeniaritzako 1.go mailako ikasleek 2. mailaren bukaeran eta 3. mailaren hasieran egiten den Atzerriko Misioaren berri izan dute. Atzerriko Misioa, atzerrian egin behar den gutxienez 10 asteko lan egonaldia da eta ingeniaritzako ikasle guztiek derrigorrez egin beharrekoa.
Aitor Zubiaurre ikasle ohia izan da bere esperientziaren berri eman duena. Aitorrek ihaz egn zuen Atzerriko Misioa, Txinan, "Instituto Hispano Chino de Formacion Profesional de la Maquina-Herramienta"-n, CSMC. Aitorrek mantenimenduan zuen esperientzia aprobetxatuz, bertako makinen mantenketa egin zuen eta bertako irakasleak formatu zituen.
Bere lan esperientzia azaltzeaz gain, bertara iristean aurkitu zuen kultura oso ezberdinak sortu zizkion zirrarak azaltzen ere saiatu zen.
Hitzaldi benetan interesgarria eta anekdotaz betea.