Txandakako IMH Ingeniaritzako 2. mailako ikasleak atzerriko misioan

2010/09/03 08:47:00 GMT+2
Dagoeneko, Txandakako IMH Ingeniaritzako 2. mailako ikasleak atzerrian daude lanean

Txandakako IMH Ingeniaritza burutzeko, derrigorrezkoa da 2. eta 3. maila artean, gutxienez 10 asteko lan egonaldi bat atzerrian gauzatzea. Atzerriko misio honen helburuak hauek dira:

- Beste enpresa errealitate baten ezagutza

- Beste kultura baten ezagutza

- Hizkuntza baten perfekzionamendua

- Hazkunde pertsonala

Oraingoan 08-11 promozioari tokatu zaio eta irailetik hasi eta azaro bukaerararte atzerrian egongo dira lanean. Aurten, munduko 5 kontinenteetaik, laura dihoaz gure ikasleak; Costa de Marfil, Txina, India, Kanada, Brasil, Alemania, Frantzia, Txekia, Polonia... bezalako herrialdeak bisitatuko dituzte.

Ikasleentzat oso esperientzia aberasgarria izaten da eta oraingoan ere horrela izatea espero dugu. Itzuleran kontatuko dizkigute beraien bizipenak.

Ondo ibili eta aprobetxatu egonaldia!