Txandakako IMH Ingeniaritzako 15. promozioa hautatzeko selekzio epaimahaia (1.go deialdia)

2010/07/07 14:21:00 GMT+2
15. promozioa osatuko duten ikasleen espedienteak goiz osoan zehar aztertu ditu selekzio epaimahaiak

Gaur, uztailak 7, goizeko 9etan hasi eta goiz osoan zehar bilduta egon da Txandakako IMH Ingeniaritzako 15. promozioko hautagaiak aztertzen dituen epaimahaia. Bertan, hautagai bakoitzaren espedientea eta selekzio probetan lorturiko emaitzak aztertzen dira eta hautagaia onartua, ez onartua edo itxaron zerrendan (irailean erabaki definitiboa) dagoen erabakitzen da.

Bihar goizean, 9etatik aurrera, hautagaiek telefonoz izango dute emaitzen berri. Horretarako 943 74 41 32 telefonora (Itziar Egiguren) deitu beharko dute.