Tripartita Fundazioa: Langileen Prestakuntzarako 2003 deialdia

2003/09/03 00:00:00 GMT+2
Eskaerak aurkezteko epea datorren irailaren 15ean amaitzen da.

AFMtik (Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkartea) eta IMHkin elkarlanean, Plan Taldekatua eta Eskaintza Plana aurkeztuko da, Metal Arloko langile eta enpresei zuzendua.

Eskaera egiteko epe laburra dela eta, parte hartzeko interesa baduzu, beharrezkoa den dokumentazioa ahalik eta azkarren bidaltzea eskertuko dizugu.

Laguntzetarako deialdi honen motako azkena izango dela usten da, datorren urterako zer gertatuko den ezer zehatzik ez bait dago. Beraz, deialdi honetan enpresen parte hartzea garrantzitsua da diru laguntza duen kalitatezko prestakuntza lortzeko.

Gure ikastaroetan parte hartu eta laguntza eskatzeko interesa baduzu, zure enpresak honako-hau egin beharko du:

  • Dagozkion dokumentuak bete: 2A Eranskina “Plan Taldekatuan parte hartzeko konpromezua” enpresa guztientzat eta 3B eranskina “Langileen legezko Ordezkariari komunikazioa”, ordezkaritza sindikala dutenentzat. Dokumentu hauek bete ondoren faxez aurrera ditzakezu berrikusteko eta ondoren sinadura eta zigilu originalarekin bidali.
  • Zer ikastaro diren interesatzen zaizkizunak, horretarako 2003ko bigarren 6 hilabeteko ikastaroetatik aukera ditzakezu edo besterik adierazi.

Informazio gehiago:

  • 2A Eranskina eta 3B Eranskina Plan Taldekatuan parte hartuz gero betetzeko.
  • 2003ko bigarren sei hilabeteko ikastaroen katalogoa
  • Laguntzen Deialdiari buruz gehiago

IMH Prestakuntza

tel. 943 74 82 66

faxa 943 74 41 53

imhformacion[arroba]imh.es