Tknikak Europako Enpresa Gaztea (EJE)-ri buruzko aurkezpena egin zuen IMH- Makina Erremintaren Institutuan

2006/06/29 23:00:00 GMT+1
TKNIKAk sustaturiko eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Industria Sailaren eta Asturiasko Printzerriaren arteko lankidetza-hitzarmenari esker, datorren ikasturtean Europako Enpresa Gaztea esperientzia pilotu gisa garatuko da Gipuzkoako bost ikastetxetan

Urratsabateko arduradun den Mª Axun Larrañagak zuzenduta, 2005-2006 ikasturtean Gipuzkoako Lanbide Heziketako bost ikastetxetan (Bidasoa, Bergara, Zubiri Manteo, Easo eta Mutrikun) pilotu gisa garatu den Europako Enpresa Gaztea (EJE) aurkeztu zen IMHn ekainaren 29an Euskal Herriko Lanbide Heziketa ikastetxe guztiei.

Proiektu pilotu honen helburuak hauek dira:

· Oinarrizko jakintza ematea enpresa bat sortzeko eta kudeatzeko.

· Ekintzaile izateko gaitasunak bultzatzea.

· Auto-enpleguaren garrantzia azpimarratzea, besteren kontura lan egiteko aukera bezain ona.

Proiektua 1999an hasi zen garatzen Asturiasen eta ideiaren bultzatzailea izan zen "Valnalón":http://www.valnalon.com enpresa publikoa. 2005ean Europar Batzordeak jarduera egokien adibidetzat hartu du EJE, ekintzaile giroa sustatu duelako bigarren hezkuntzan. Metodologia hori arrakastaz transferitu zaie hainbat autonomi erkidegori eta oso harrera ona izan du irakasle eta ikasleen artean.