Tkgune proiektuen berri eman dugu berrikuntza jardunaldietan

2023/07/28 15:19:57 GMT+2
Lanbide Heziketako berrikuntzari buruzko udako hamabostaldiaren barruan, hainbat saio antolatu ditugu, Ikastetxe Integratuan garatzen dihadugun proiektuen berri emateko.

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Josu Torrealdea Tkgune Proiektuko arduradunak berrikuntza aplikatuan enpresekin egindako proiektuen aurkezpena egin zuen jardunaldietan, oso balorazio positiboarekin.

Horretarako hiru proiekturen adibideak erabili zituen:

  • Ijezketa-arrabolaren mekanizazioa
  • Barautsaren haustura detektatzea
  • Fabrikazio aditiboko prozesuaren bidez mekanizazio-zentroetako kontrapuntuetan higadurarekiko erresistentzia handitzeko prozesu berri bat garatzea.