Tkgune lehiaketa: Ekintzailetza industrialarentzat sariak

2019/04/30 17:55:00 GMT+2
Enpresa-industriala sortzeko ideia bat duzu eta laguntza behar duzu gauzatzeko? Balia ezazu Tkgune enpresa industrialen ideia lehiaketa gazteentzat.

Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Degebesak eta UPV/EHU-rekin ekarlanean eta Danobat, Alcorta Forging Group eta Rural Kutxaren babesarekin seigarren edizioa martxan jarri dugu, Euskal Erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat.

  • Lehiaketaren oinarriak, eskaera orria eta kartela
  • Ideiak aurkezteko epea: 2019ko maiatzak  20
  • Sariak: 2.500 eta 2.000 euro, eta baita proiektua garatu eta negozio bihurtzeko behar duten prestakuntza (neurrira egindakoa), aholkularitza-orduak eta makina eta instalazio industrialak erabiltzeko orduak ere.
  • Informazio gehiago: IMH, Roberto Altzerreka, ekintzaile@imh.eus edo 943 74 41 32 telefonoan

Lehiaketaren antolatzailea Lanbide Heziketako TKGUNE FABRIKAZIO sarea da: IMH (Koordinazio burua), Bidasoa, Egibide, Elorrieta, Goierri Eskola, La Salle Berrozpe, Lea Artibai, Miguel Altuna, Oteitza, Salesianos Deusto, Tolosaldea, Txorierri, Ugle, Usurbilgo Lanbide Eskola, Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegia.