Tianjingo ikasle-irakasle udako ordezkaritza IMHn

2018/07/17 00:00:00 GMT+2
CSMCko ikasle eta CSMC eta AFZko irakasleak ditugu uztailean IMH eta hezkuntza-industria ingurunea ezagutzen.

IMHren eta Tianjin-Txinako CSMC-AFZ ikastetxeen arteko elkarlanaren esparruan antolatzen da urtero ikasle-irakasleen egonaldia IMHn, bertako hezkuntza eta industria ingurunea zuzenean ezagutu dezaten.

Bisitarekin batera Eramus+ ‎KA107‬ programaren parte hartzailea ere dugu gurekin aste honetan, PBL metodologiaren ezarpena Euskal Herrian, IMHn eta mantentze eta moldeen ikasgaiak hobetzeko PBLren aplikazioari buruzko informazio-formakuntza saioak jasotzen.