The Week Astea La Semana: Txandakako Ingeniaritza, kasu praktikoak

2010/10/26 00:00:00 GMT+2
Azaroaren 25ean, arratsaldeko 16.00etan IMHko Alberto Ortueta Areto Nagusian Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolaren proiektu zientifiko-tekniko eta industrialen kasu praktikoak ezagutu ahal izango dira.
 

IMH Ingeniaritza Eskolako ikasleek ikasketak egiten diharduten bitartean enpresan lanean jarduten dute. Horretarako 3 urteko ibilbidea diseinatzen dute, pertsonalki lortu beharreko gaitasun mapa eta enpresan lortu beharrekoa landuz.


Bigarren eta hirugarren mailan enpresaren beharrei erantzuteko proiektuak lantzen dituzte: bigarren mailan ikuspegi zientifiko-teknikodunak eta hirugarren mailan ikuspegi industrialekoak.

Jardunaldi honetan proiektu hauetako 2 kasu adierazgarri azalduko dituzte 12. eta 13. promozioetako ikasle-ingeniariek.

Txandakako IMH Ingeniaritza Eskola | IMH, Elgoibar, 2010eko azaroaren 25ean.

Egitaraua:


  • 16.00 - Ongi etorria. Testuingurua. I xaka Egurbide, Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolako Zuzendaria
  • 16.10 - Ikerketa Zientifiko-Teknikoen kasu bat:
          • Jon Arruabarrena “NRA motako orratzak ekoizteko gaitasunaren handitzea.” (es).
  • 16.40 - Proiektu Industrialen bi kasu:
          • Usue Gabiria “Kostu murrizketa txapa mozteko tresneriaren ekoizketan.” (es).
          • Iker Guenaga “Aldez aurreko mantentze sistema kodifikatu baten ezarpena (es).
  • 17.40 - Galderak. Itxiera.


Jardunaldia The Week Astea LaSemana astearen eta IMH20 urteurrenaren barruan antolatu da.

Informazio  gehiago...