The Gap proiektuaren azken topaketa Finlandian
The Gap between Factory Skills and School Skills lanbide heziketako “Leonardo da Vinci” proiektuaren bosgarren eta azken topaketa apirilaren 16-19 bitartean burutu da Finlandian.
Aurrekoak Danimarka, Norvegia, Ipar Irlandan eta IMHn egin dira eta parte hartu dute Laksevag Videregaende Skole, SDE College, Northern Regional College, Jyväskylä Educational Consortium JAO eta IMHko ikasle eta irakasleak.
“The Gap” proiektuari esker, parte hartzaile bakoitzaren inguru industriala ezagutzeko aukera dute, eta baita bertako lanbide heziketako irakaskuntza sistema nolakoa den.
IMHn partetik Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko, Industri Ekipoen Mantenimenduko eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi-mailako heziketa zikloetako 1. mailako ikasleak eta irakasleak izan dira parte hartu dutenak.
Jyväskylä school eta Jämsä ikastetxeak eta Metso, Rautpohjan konepaja, UPM, Valtra enpresak bisitatu dituzte eta Finlandiako lanbide heziketaren hezkuntza sistemaren aipagarriena gaitasunetan oinarritutakoa dela adierazi digute parte hartzaileek.
Lanaz gain, jolaserako denborarik ere antolatuta zuten hockey antzeko txapelketa dibertigarri batekin. Nähdään pian ystäviä! (laster arte adiskideok!)
Ikusi hemen argazkiak...