STOP Adikzioei: Kontrolatu ditzakegula uste duzu?

2026/03/12 13:06:00 GMT+1
Ikasleen garapen pertsonala eta soziala indartzeko helburuarekin, urtean zehar balioen tailerretan adikzioen inguruko hausnarketa landu dugu.

IMHko Erdi Mailako ikasleek balioak lantzen jarraitzeko asmoz, hitzaldi batzuetan parte hartu dute. Oraingo honetan, Virginia Belategi izan da lehen mailako ikasleekin saioak gidatu dituena.

Hitzaldi hauen helburua ikasturtean zehar landutako gai garrantzitsu bati amaiera ematea izan da: adikzioen inguruan egindako tailerrei itxiera ematea eta gindako lanketari buruzko hausnarketa partekatua sustatzea.

Saio hauetan, ikasleek urtean zehar jorratutako edukiak berrikusi dituzte, bizipenak eta ikasitakoa partekatzeko aukera izan dute, eta kontzientziazioan sakontzeko tartea ere hartu dute. Helburua ez da izan informazioa ematea soilik, baizik eta hausnarketa kritikoa sustatzea eta erabaki arduratsuak hartzeko tresnak indartzea.

Hitzaldi hauek ikasturteko lanketari amaiera koherente eta esanguratsua emateko baliagarriak izan dira, ikasleen garapen pertsonala eta soziala indartuz.