STEAMsarea sortu da bokazio zientifiko eta teknologikoak piztera bideratzeko

2019/11/24 16:55:00 GMT+1
37 ikastetxeetako ikasleei zientzia- eta teknologia-arloko ikasgaien eta lanbideen irudi errealista, positiboa eta askotarikoa eskainiko zaie.

IMHk Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortutako STEAMsare programan parte hartuko du Elgoibar Ikastola, Elgoibarko BHI eta Mutrikuko BHIko ikastetxeekin batera.

STEAMsare Jet-Net Holandan garatutako programa arrakastatsu batean inspiratuta dago eta Danimarkara eta beste herrialde batzuetara hedatua. STEAMsare-ren helburu nagusiak dira ikasleei zientzia- eta teknologia-arloko ikasgaien eta lanbideen irudi errealista, positiboa eta askotarikoa eskaintzea, eta aldi berean arlo horretan bokazioak sustatzea.