SpainSkillsak abian

2011/03/25 00:00:00 GMT+1
Estatu mailako Skills probak Madrilen izango dira apirilaren 5-8 bitartean, eta IMHko 3 ikasle izango dira bertan

 

2 urtetik behin antolatzen diren "World Skills Competition" edo Lanbide Heziketako olinpiadak duela hilabete batzuk abiatu ziren, Erkidego mailako probekin. Gipuzkoa mailako CNC Tornu, CNC Fresa eta CAD probak IMHn izan ziren, eta bertan txapela lortu zuten ikasleak Madrilen izango dira estatu mailako SpainSkills lehiaketan.

 

IMHko proben irabazleak

 

IMHren 7 ikasle izan dira guztira Skillsetan parte hartzen, eta hauetako 3 Madrilen izango dira: Larraitz Uranga CNC Fresatzeko proban eta Asier Iraeta eta Ekaitz Ibarluzea Polimekanika proban.

Madrileko lehiaketako garaileak WorlSkillsetan izango dira 2011ko urrian Londresen, eta bigarren postua lortzen dutenak EuroSkillsetan izango dira 2012ko urrian Belgikan.

Animo eta zorte on!!!