SpainSkills: IMHko espedizioa pilpilean

2011/04/06 00:00:00 GMT+2
Inaugurazioaren ondoren CNC Fresa eta Polimekanika probak bete-betean ari dira burutzen Larraitz, Asier eta Ekaitz IMHko ikasleak.

 

Astelenean Espainiako Letizia printzesak eta Angel Gabilondo Hezkuntza Ministroak burututako inaugurazio ekitaldi protokolarioa egin ondoren, atzo hasi ziren lanbide heziketako Spainskillseko probak. Guztientzat momentu garrantzitsua, bai horixe!

Bai ikasle eta bai aditu bezala parte hartzen ari diren IMHko irakasleek arduratsu eta emozioz adierazi ziguten telefonoz dagoeneko bazebiltzatela bete-betean lehiaketan.

Atzo CNC Fresako epaile bezala diharduen IMHko Juan Munin irakasleari egin zioten elkarrizketa. Gaur polimekanikako Asier eta Ekaitz ikusi ahal izan ditugu lanean internetetik zuzenean ematen ari diren irudietan. Zorte on behin eta berriz!