SpainSkills, motorrak berotzen

2024/01/09 17:27:17 GMT+2
Aste honetan SpainSkills 2024-ra joango diren parte-hartzaileek Tknikan egin dute topaketa eta iazko EuskoSkills-eko urrezko txapelduna izan den Goi-mailako Diseinuko Oier Galindo Ramon gure ikaslea eta Joxean Erostarbe tutorearen esperientziaren berri ere izan dute.
Aupa bikote!
 
Eusko Jaurlaritzak eta Tknikak 2023ko maiatzaren 10-11an Irungo Ficoban antolatutalp EuskoSkills “lanbide heziketako olinpiadak” bezala ezagutzen diren lehiaketaren iazko edizioan, IMH Campuseko Ikastetxe Integratuko ikasle eta irakasle taldeak parte hartu ostean, urrezko txapelduna izan den Goi-mailako Diseinuko Oier Galindo Ramon gure ikaslea eta Joxean Erostarbe tutorea SpainSkills 2024-ra joango diren parte hartzaileekin batu dira Tknikan, taldea elkar ezagutzeko eta prestatzen jarraitzeko.
 
Skills, “lanbide heziketako olinpiadak”
 
Lanbide Heziketan Skills izenarekin ezagutzen dira ikasleen artean egiten diren lehiaketak. Trebezia adierazteko probak kategoriaka egiten dira (industrian, osasungintzan, sukaldaritzan eta abar). Hiru mailatan ematen dira, Euskadi mailan, estatu mailan eta mundu mailan; EuskoSkills, SpainSkills eta WorldSkills izenpean.