SpainSkills 2024: Esperientzia ahaztezina Alberto eta Oierrentzat!

2024/04/15 15:50:43 GMT+2
Zorionak parte hartzaile guztiei eta bereziki Euskal Selekzioari, emaitza bikaina lortu baitute Madrilen ospatutako estatu mailako Skills txapelketan.

Oier Galindo Ramon Elgoibartarra, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikaslea da, eta Alberto Arribas Luque Soraluzearra Mekanizazio-Produkzioko erdi maila, goi maila eta espezializazioko ikaslea. Oier CAD Diseinu Mekaniko proban eta Alberto CNC Fresatzeko proban sailkatu ziren lehen postuan EuskoSkills 2023 txapelketan, eta estatu mailan lehiatzeko aukera eskuratu zuten.

 

Beraz 2024ko apirilaren 9-12 bitarean Madrilen ospatu den lanbide heziketako Skills txapelketan parte hartu dute. Eta beraiekin batera izan dira urtean zehar probak prestatzeko laguntzen ibili diren irakasle-tutoreak: Imanol Iturria, Oinatz Gurtubai eta Joxean Erostarbe.

 

Madrilen aste trinkoa eta exijentea bizi izan dute, eta aldi berean oso aberasgarria. Lehiaketarako teknologia-software programa berriak erabiltzen ikasi behar izan dituzte, ikasten eta dualean zeuden bitartean, horrek suposatzen duen ahaleginarekin.

 

Eta noski, beste erkidegoetako ikaskide berriak ezagutu dituzte, elkarrekin probetako esperientziak partekatu, eta beraien gaitasunak eta lehiaketaren presioei aurre egiteko esperientzia beregatu dute.

 

Euskal Selekzioa 9 dominarekin eta erakustaldietako beste birekin itzuli da etxera. IMHko ikasleek Madrilen dominarik lortu ez arren, zakua-bete esperientzia ahaztezina bai!

 

Zorionak egindako lanagatik!