SNAFOT Makina Erramintaren Museoan
  
    
      
        
          2011/11/02 16:13:00 GMT+1
        
      
    
  
 
  Makina Erramintaren Museoak Frantziako Ebaketa Erraminten Zorroztaileen Sindikatuko bisita jaso du
                
              Azaroak 14an, ostirala, Frantziako Ebaketa Erraminten Zorroztaileen Sindikatua (SNAFOT) izan zen Euskal Herrian. Guztira, Frantzia osoko 20 pertsona etorri ziren.
Lehendabizi Izar ebaketa erramintak egiten dituen enpresan izan ziren bisitan.
Ondoren, arratsaldean, Makina Erramintaren Museoa ikusteko aukera izan zuten. Elgoibar inguruko historia industrialari buruzko bideo labur bat ikusi ondoren, aurreko mendeko makina artetik ibiltzeko aukera izan zuten.
 
     
    