Sky 4.0 proiektuaren nazioarteko topaketa Polonian

2019/09/18 18:30:00 GMT+2
Soft skills formakuntza saio bat diseinatzeko gakoei buruzko hitzaldia eskaini du IMHko Goizalde Santamarina adituak.

Goizalde Santamarina, IMHko Incress ataleko coach-a parte hartzen ari da aste honetan Poloniako Rzeszów hirian burutzen ari den  Sky 4.0 proiektuko 1. nazioarteko topaketan. Goizaldek trebetasun bigunen (soft skills) formakuntza saio bat diseinatzeko gakoiei buruz hitz egin du eta baita ere hezkuntza eremurako edo enpresa mundurako diseinatzeak suposatzen duen desberdintasunen inguruan. Topaketa mundu mailako motorren ekoizle handienaren instalazioetan egiten ari dira (Ptatt and Whitney), eta bai proiektuko bazkideen aldetik eta baita topaketara gonbidatuak izan direnen aldetik oso harrera ona izan du.