Sistema Dualaren lehen Unibertsitate Gradua Espainian

2012/10/03 00:00:00 GMT+2
Ikasturte honetan abiatu den Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitutako IMHren Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolaren ingeniaritza gradu berria, estatuko prestakuntza dualaren lehen esperientzia da.

Gaur goizean Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan, Euskal Herriko Unibertsitateko Iñaki Goirizelaia errektoreak eta Makina Erremintaren Institutuko Xabier Ortueta Presidenteak “Prozesu eta Produktu Berrikuntzaren Ingeniaritza” txandakako gradu berriaren aurkezpena egin dute, Espainiako sistema dualaren lehen gradua, alegia. Prestakuntza sistema honek, Frantzia eta Alemania bezalako herrialdeetan ezarpen handiko eredua izanik, ikasleak prestakuntzan zehar ekoizpen prozesuan sartzen ditu, eta denbora errealean bereganatutako konpetentziak garatzea ahalbideratzen die, enpresen eskakizunei hobekien egokitutako prestakuntza osatuena bermatuz.

IMHk duela hamabost urte baino gehiago abiatu zuen Txandakako Ingeniaritza programaren garapena. Programa honen arabera, ikaslea prestatu eta aldi berean enpresa batean kontratatutako lanean dihardu, enpresarekin dituen beharren arabera garapen profesionala adostuz. 2011 urtean Elgoibarko Institutua Euskal Herriko Unibertsitatera atxikitu ondoren, pasa den irailean homologazioa gauzatu zen. Honela, Espainiako esperientzia dualeko lehen unibertsitate ikasketa izatera iritsi da.

Europan prestakuntza duala edo txandakakoa ohikoa da eta aitortua dago Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Belgika eta abarretako herrialdeen hezkuntza sistemetan. Abantaila garrantzitsuak dituen etorkizuneko hezkuntza eredua da. Profesionalak gaitzen ditu enpresen beharren araberako modu doituenean, kontratazioak dibertsifikatu eta bermatuz; ikasleei aitortutako titulu akademikoa lortzea ahalbideratzen die, eta aldi berean merkatuan baliozko eskarmentu profesionala bereganatzen dute; eta horrez gain, kalitatezko enplegu egonkorraren sorreran laguntzen du, gazteak lan merkatuan progresiboki integratuz.

IMHk eskertu nahi ditu mugarri honetara iristea ahalbideratu egin diguten guztiei, eta 16 urte hauetan eskaintza honi zentzua eta balioa eman dioten ikasle eta enpresei.

IMH, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua makina erremintaren sektoreari bideratutako lanbide heziketako erreferentzia nazionaleko zentrua da. 1991an AFM, bere bazkide eta hainbat erakundeen artean eratua, elkartearen eta bere enpresen kolaboratzaile aktiboa da prestakuntza arloan eta kualifikazio altuko gaitasunen garapenean. Gaurtik aurrera IMH Ingeniaritza Dualaren unibertsitate eskola bilakatu da. Etxeko profesionalen lanari Euskal Herriko Unibertsitatearen, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Adegiren, Debegesaren eta Kutxabanken babesa gehitu zaio, AFMrenaz gain, azken hau makina erreminta sektorearen ordezkari gisa.

AFM, Advanced Manufacturing Technologies, Makina Erreminta, Gehigarri, Osagai eta Erreminta Ekoizleen Espainiako Elkartea, Espainian dauden makina erremintaren teknologia aurreratu eta enpresa espezializatuen %90k ordezkatzen ditu. Donostiako egoitza nagusitik eta Txina eta Indian ezarrita dituen egoitzetatik enpresa bazkidetuen berrikuntza teknologikoa eta nazioartekotzea sustatzeko lanean dihardu. AFM Advanced Manufacturing Technologies CECIMO eta ECTAren partaide da, makina erremintaren ekoizle eta mozketa-erreminten elkarte europarrak, hurrenez-hurren, eta BIEMH, makina-erremintaren biurtekoaren koantolatzailea da.