"Senegalentzat eguzki plakak" balioz osatutako erronkaren praktika ona

2023/09/11 18:46:00 GMT+2
IMH LHII eta Gasteizko Francisco de Vitoria ikastetxeak Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren Ordezkari gisa parte hartu dugu irailaren 5ean Europako Kontseiluko Hezkuntza Batzordeko topaketan, Estrasburgon.
Zer hobeagorik ikasgelan egingo dugun erronka batek aplikazio erreala izatea eta beharra dutenei laguntzea baino?

๐—ฆ๐—ฒ๐—ป๐—ฒ๐—ด๐—ฎ๐—น๐—ฒ๐—ธ๐—ผ ๐—ฒ๐˜๐˜…๐—ผ๐—น๐—ฒ๐—ถ ๐—ฎ๐—ฟ๐—ด๐—ถ๐—ฎ ๐—ฒ๐—บ๐—ฎ๐˜๐—ฒ๐—ธ๐—ผ ๐—ฒ๐—ด๐˜‚๐˜‡๐—ธ๐—ถ ๐—ฝ๐—น๐—ฎ๐—ธ๐—ฎ๐—ธ, izango da aurtengo erronka nagusia mantentzeko erdi mailako 1. kurtsoko gure ikasleentzat, eta irailaren hasieran "balioz" betetako erronka hori Estrasburgoko Europako Kontseiluan aurkeztu dugu, Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Euskal Lanbide Heziketako praktika onen ordezkari gisa.

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Yolanda Garcia irakasleak "Strategies and practices implementing the RFCDC in VET" saioan, gure praktika ona azaldu eta galderei erantzun die, Kultura Demokratikorako eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Gaitasunen Erreferentzia Esparruari buruzko Bigarren Ekitaldi Tematikoan.

IMH LHII-ko ikasleek eguzki plakak muntatu eta prestatuko dituzte, SALTOKI enpresarekin eta LA OTRA MIRADA Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean, Senegaleko Sare Birou-ko bizimodua hobetzen laguntzeko.

Balioetan oinarritutako Erronkaren bidez, ikasleek arlo teknikoa garatzeaz gain, aplikazio erreala izango dute helburu, eta jarduera egin bitartean, solidaritatea, ekintzailetza, iniziatiba, talde-lana konpetentziak landuko dituzte.